Ingurumena

Txopebenta Landetxeak 1988ko udazkenean hasi zuen bere ibilbidea, espaniar estatu maila osoan lehenengoa izanaz. Urdaibai Erreserba Biosferaren bihotzean kokatua, Gauteguiz-Arteaga herrian hain zuzen, Bizkaian. Bere helburuak betetzeko Landetxe erara zahar-berritutako baserria, non 6 logela bikoitz, egongela handia, etartea, terraza eta aparkaleku pribatua dituen. Naturaren erdian kokaturik, non itsasoa eta mendia alderatzen diren bertako fauna eta florarekin bat eginez. Bere kokapen geografikoari esker itsasoaz nahi mendiaz goza dezake bisitariak aldi berean. Gernika, Lekeitio, Mundaka, Elantxobe eta Bilbotik hurbil. Santimami├▒eko kobazuloetatik gertu dauden Laga eta Laidako hondartza paregabeak bisitatzeari utzi gabe.